Gargantua eta Pantagruel

Gargantua eta Pantagruel
Gargantuaren haurtzaroa, Gustave Doréren irudia (1873)
Datuak
IdazleaFrançois Rabelais (1532 aldean – 1564 aldean)
Argitaratze-data1534 (egutegi gregorianoa)
GeneroaSatira
Jatorrizko izenburuaLa vie de Gargantua et de Pantagruel
HizkuntzaFrantsesa
HerrialdeaFrantzia

Gargantua eta Pantagruel (frantsesez: La vie de Gargantua et de Pantagruel) François Rabelaisek XVI. mendean idatzitako bost eleberriko sorta da. 1532 eta 1564 artean argitaratu ziren, frantsesez. Epopeiaren abiapuntua Gargantua erraldoia protagonista zuen argitalpen bat izan zen. Bi erraldoiren istorioa da: Gargantua aita eta Pantagruel semea. Haien abenturak, modu entretenigarri, bitxi eta satirikoan idatzita daude. Gordintasun eta umore eskatologiko ugari dago, eta indarkeria ere bai. Irainek atal asko betetzen dituzte. Rabelaisek Antzinako Grezia ikasi zuen, eta horretaz baliatu zen ehunka hitz berri asmatzeko, horietako asko frantses hizkuntzan txertatu zirenak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy